"Topa"

  • "Topa"

Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da.

Bi konpainiatako lau interpretatzaileren batura da Topa. Beren jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta. Espazio eszeniko bihurtuko da hiriko esparrua ikusleen laguntzari esker, Umore Azoka Leioa eta Oloteko Sismògraf jaialdien koprodukzio honetan.

Kukai Dantza

2001ean sortu zen, Jon Maya dantzari eta koreografoaren eskutik. Errenterian du egoitza eta orduz gero sei dantzari berek osatzen dute. Euskal dantza tradizionala abiapuntu duten ikuskizun garaikideak sortzen ditu, eta horiek dira haren nortasun-bereizgarria mundu osoan.

Beren sorkuntzez gain, Tanttaka Teatroarekin egindako ikuskizunak ere dira azpimarratzekoak, baita koreografo gonbidatuekin egindakoak ere, hala nola Cesc Gelabert, Damián Muñoz eta Virginia Garcia, Ione San Martín, Israel Galván edo Marcos Morau.

Euskadiko Ikuskizun Onenarentzako Umore Azoka Saria irabazi dute zenbaitetan. Gainera, 2016an Sari Berezia eman zieten haien ibilbidea aintzat hartzeko.

Brodas Bros

2006an sortu zen, eta, hasieratik, Pol eta Lluc Fruitós eta Berta eta Clara Pons anaien eta ahizpen bikote biek osatzen dute proiektu guztiak bultzatzen dituen nukleoa. Moldakortasun itzela dute bereizgarri.

Fitxa artistikoa

  • Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitós
  • Dantzariak: Kukai Dantza (Ibon Huarte, Urko Mitxelena) & Brodas Bros (Lluc Fruitos, Clara Pons)
  • Musika: Jean Phillipe Barrios
  • Jantziak eta espazio eszenikoa: Ikerne Jiménez

Harremanetarako

Kukai Dantza
Doltza Oararteta Torrealdai
(+34) 655 739 674
banaketa@kukai.eus
www.kukai.eus 
www.brodasbros.com

Umore Azoka

Laburrean

  • Egileak Kukai Dantza, Brodas Bros
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana