"Baldin bada"

  • "Baldin bada"
  • "Baldin bada"

Margolari eta musikari baten erokeriak eta zentzugabekeriak ikusiko ditugu gertutik. Margolari bitxi honentzat margotzeko ekin­tza sinplea izugarrizko abentura izan daiteke. Gainera, aurrean daukan publikoa ikusita, beti egin nahi izan dituen burutazio zoroak saia­tzea erabakitzen du. Oso traketsa da, baina bere baldartasunaren bidez dauzkan izugarriz­ko trebetasunak erakutsiko dizkigu: oinekin margotu, ezinezko orekak, oso jarrera arraroetan abestu... Hori dena bere kidearen doinu eta trebetasun musikaleekin lagunduta. Bere margo abenturen konplizea izango baita.

Zirkua, bihurrikatzeak, akrobazia, dantza, an­tzerkia eta pintura bi pertsonai samur hauen bihurrikeriak eta abenturak kontatzeko. 

FITXA TEKNIKOA:

  • Ideia originala: Shakti Olaizola
  • Zuzendaria: Jimena Cavalletti
  • Koreografoa: Maximiliano Sanford
  • Antzezleak: Shakti Olaizola, Joseba Negro
  • Eszenografia: ATX Teatroa, Shakti Olaizola
  • Jantziak: Azegiñe Urigoitia
  • Iraupena: 45 minutu
  • Publiko mota: Adin guztiak

 

Umore Azoka

Laburrean

Euskadi, auzolana