"Historias de un baúl"

  • "Historias de un baúl"
  • "Historias de un baúl"
  • "Historias de un baúl"

Fidelen eta Capulitaren istorioa da Historias de un baúl. Bi pertsonaia maitagarri, bidaiariak, zirku-zaleak, ameslariak eta kideak; kutxa zahar bat lepoan hartuta doazenak hortik zehar. Ikusle berrien bila dabiltza, hauek dibertitu eta ezustekoak emateko, betiere topaketaren une handirako prest eta prestu. Malabare pilotek, hula hoop uztaiek eta akrobaziak burutzen diren kutxak osatzen dute ikuskizuna; jarduera parte-hartzaileak ezaugarritzen du familia osoarentzat dibertigarria den ikuskizun original hau, non bat egiten duten zirku eta antzezpen teknikek egoera sinpleen bitartez.

Fitxa artistikoa

  • Jatorrizko ideia: Compañía Trotamundos
  • Zuzendaria: Txefo Rodríguez
  • Gainbegirale artistikoa: Maite Guevara
  • Aktoreak: Mailen Mansilla, Luciano Mezzotero
  • Ekoizpena: Compañía Trotamundos
  • Argazkia: Ricardo Mordacini, Leonel Requejo, Ivan Izagirre
  • Bideoa: Kaleko produkzioak, Ivan Izagirre
  • Diseinu grafikoa: Max Moretto, Alvaro de Lera
  • Jantziak: Estudio 14
  • Soinua: Iban Gonzalez
  • Eszenografia: Javier "Splinter" García
  • Eskerrak: Aritza Rodriguez, Malas Compañias, Karola Zirko Espazioa, Shakti Olaizola, Gorka Ibarra

Fitxa teknikoa

  • Publikoa: Familia guztiarentzat egokia
  • Iraupena: 50 minutu
  • Antzezlekuaren gutxieneko espazioa: 7 m luze, 7 m zabal, 6 m garai
  • Hizkuntza: Testurik gabea
  • Argindar hargunea: 220 volt
  • Muntaiaren iraupena: Ordubete
  • Desmuntaiaren iraupena: Ordubete
  • Beharrizan teknikoak: Behegain zapala eta aldagela
  • Ikuskizunak berezko soinuztapena du

Harremanetarako

Compañía Trotamundos
Luciano Mezzotero "Tuki" / Mailén Mansilla
(+34) 688 859 897 / (+34) 619 737 325
trotamundoscirco@gmail.com 
www.trotamundoscirco.com


Laburrean

  • Egileak Compañía Trotamundos
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2016
Euskadi, auzolana