"Feedback"

  • "Feedback"
  • "Feedback"
  • "Feedback"

Musika eta dantza ikuskizun bat da Feedback. Baxu elektrikoak, kontrabaxuak eta gitarra akustikoak mugimendu, ahots eta argiarekiko elkarrizketari soinua jartzen diote gure zentzumenen gozamenerako, hori baita proiektu honen funtsa. Sortzaileak beren irudimenak daramatzan lekura goaz, egonean egotera eta egiten dutenaz gozatzera, eta horrela ikusiko ditugu, haien arteko feedbackaz, elkarri entzuteaz eta sorkuntzaz gozatzen. Bidaia bat sortzen da eszenan, jazz musikan ematen diren irizpideek artikulatzen dutena.

Interpreteek egiten duten soinu eta gorputz ikerketari esker, konektatzeko modu berriak aurkitzen dira, ikus-entzuleari elkarrizketa bizi bat erakutsiz.

FITXA TEKNIKOA:

  • Jatorrizko ideia: Ana Capilla eta Kike Mora
  • Sorkuntza eszenikoa: Ana Capilla
  • Musika sorkuntza: Kike Mora
  • Argazkiak: Manuel GB
  • Argien diseinua: Sergio Monge
  • Ikus-entzunezko irudia: Roberto Aguilar
  • Ekoizpena: Ana Capilla eta Kike Mora

 

Ana Capilla

Laburrean

  • Egileak Ana Capilla, Kike Mora
  • KonpainiaAna Capilla
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana