XIX. mendearen hasieran Frantziako Gobernuko Justizia Ministroak –Joseph Garat lapurtarra zen bera– proiektu bat garatu zuen zazpi euskal lurraldeak "Fenizia Berria" izenez bataiatzea proposatzen zuen estatu izaerako ente administratibo batean elkartzeko. Alabaina, garai hartan bizi ziren gertakari nahasiek galerazi zuten proiektu hau azken bururaino eramatea. 1810 eta 1813. urteen arteko epea bereziki gogorra izan zen "Fenizia Berrian", eta zer esanik ez Donostian, garai hartan gudaroste frantsesek hartua.
Fitxa
Gero Axular Dantza Taldearen YouTubeko kanalean daukazu ikuskizuna osorik, hemen.