* Bi bertsio: aretokoa eta kalekoa
* Oinkari Dantza taldea eta Hika-ren arteko koprodukzioa
UMOREZ, ALAITASUNEZ eta BIZI-BIZI, sagarrak gure herrian ez ezik, paradisuko garaietatik hona izan dituen esanahi guztiak plazaratuko dituen KALEKO (2018an Aretoan) ikuskizun multidisziplinarra, zuzeneko musika, antzerkia eta dantzarekin.
Sagarra tentazioa da. Goserik gabe, gutizia. Bazkal-aurretik, kapritxoa. Bazkal-ondoren, apeta. Eta beti, osasuntsua. Gosea baretzen du, eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu.
Sagarrak dantza egiten du.
Poltsikoan berdea, poltsoan, gorria eta eskuan, berdea!
FITXA TEKNIKOA: