"Oroitzapen hutsak"

  • "Oroitzapen hutsak"

Oroitzapenak daude Oberena Dantza Taldearen ikuskizun honen muinean. Norbanakoen oroitzapenak, eta oroitzapen kolektiboak. Oroitzapen orokorrak, eta oroitzapen zehatzak. Izan ere, oroitzapenik gabe, ez da bizirik. Bizitakoa gorde egiten da pertsonen buruetan, eta askotan, gorde egiten da kolektiboen historian.

Ikuskizun honetan Jose Angel Dorremotz ttunttunero almandoztarraren memoria gordetzeko ahalegintxo bat eginen dute dantzari eta musikariek. Nafarroako tradizioetan ezinbesteko pertsona horri aitortza egin nahi diote taularatuko diren doinu eta dantzek. Ikusgarriaren hasieran bi lagun agertuko dira. Medikua bat; eta alzheimerra duen emakume baten semea, bestea. Oroitzapenez mintzatuko dira, baita galtzen diren oroitzapenen inguruan ere.


Laburrean

  • Egileak Oberena Dantza Taldea
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana