Pedro Páramo eleberriak literatura unibertsalaren plazan jarri zuen Juan Rulfo, eta maisu ukaezina bilakatu ondorengo idazle-balaunaldientzat. Maisulantzat jo da kontakizun hau argitaratu zen unetik ia, eta etengabe ugalduz joan zaizkio ordutik hona irakurleak mundu guztian. Inoizko gogoangarrienetariko bat da abiaburuko esaldia: «Nire aita, Pedro Páramo delako bat, hemen bizi zela esan zidatelako etorri nintzen Comalara».
Testua euskaraz eta gaztelaniaz.