"Deshakespereazioa"

  • "Deshakespereazioa"
    Argazkia: www.karrikaantzerkitaldea.eus

Teloia zabaldu eta poliki-poliki Londresko XVI. mendeko azoka batean murgiltzen gara. Aguazila, artile saltzailea, lore saltzailea, perfume saltzailea... eta harakina?

Diotenez, Shakespeare familia diruduna zen eta katolikoa. XVI. mendean, ordea, Ingalaterran protestanteak nagusitu ziren, eta ondasun guztiak galdu zituzten. Hala ere, oso gutxi dakigu Williamen haurtzaroari eta nerabezaroari buruz.

Egoera horretan lanean jarriko ote zen? Zertan? Non?

Baliteke merkatu plaza baten aritzea, baliteke harakin bezala aritzea ere. Batek daki. Gu horixe planteatzera gatoz. Shakespeare harakin-idazle bihurtu dugu, eta azoka zoro hau izango du bere inspirazio iturririk handiena.

Karrika Antzerki Taldeak "Hitzari gorazarre" zikloaren baitan sortu zuen obra honen muina, eta parte batzuekin 2016ko Durangoko 51. Liburu eta Disko Azokaren irekiera eta itxiera ekitaldiak egin zituen, Donostia 2016ren ekimenez.

Fitxa

  • Zuzendaria: Jose Martin Urrutia "Txotxe"
  • Idazlea: Shakespeare eta "Txotxe"
  • Argi diseinua: Manolo Murillo
  • Eszenografia eta atrezzoa: Karrika Antzerki Taldea
  • Jantziak: Maite Lopez
  • Antzezleak: Julene Bernaola, Eider Chaves, Uxuri Gallastegi, Maite Lopez, Naiara Lopez, Gorka Madrazo, Garazi Magunagoitia, Maialen Magunagoitia, Kepa Mendibe, Alizia Otxoa, Endika Zamalloa, Julen Zarandona

Harremanetarako

Maite Lopez
667923891
info@karrikaantzerkitaldea.eus
www.karrikaantzerkitaldea.eus


Laburrean

Euskadi, auzolana