"El bar"

  • "El bar"

Goizeko bederatziak dira. Madrilgo hiriguneko taberna batean, askotariko pertsona talde bat gosaltzen ari da. Haietako bat presaka dabil; atetik irtetean, tiro bat jasoko du buruan. Inor ez da laguntzen ausartuko. Harrapatuta daude.

Bere ibilbidean, askotariko filmak egin ditu Álex de la Iglesiak, bai nazioarteko ikus-entzuleei zuzendutako asmo handiko ekoizpenak, bai tradizio espainolarekin lotura estuagoa dutenak, esperpento-kutsuekin eta umore beltzarekin. Alexen filmografian lan hauek nabarmentzen dira: Acción mutante (1992, 3 Goya), El día de la Bestia (Piztiaren Eguna, 1995, 6 Goya), Perdita Durango (1997), La Comunidad (2000, emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra Donostian eta 3 Goya), Balada triste de trompeta (2010, gidoi eta zuzendari onena Veneziako zinema-jaialdian) eta Las Brujas de Zugarramurdi (Zugarramurdiko sorginak, 2013, 8 Goya).

Fitxa

  • Zuzendaria: Álex de la Iglesia
  • Gidoigileak: Jorge Guerricaechevarría, Álex de la Iglesia
  • Ekoizpena: El Bar Producciones A.I.E., Nadie es Perfecto PC S.L., Pokeepsie Films S.L., Atresmedia Cine
  • Argazkia: Ángel Amorós
  • Muntaia: Domingo González
  • Musika: Joan Valent, Carlos Riera
  • Aktoreak: Blanca Suárez, Mario Casas, Carmen Machi, Secun de la Rosa, Jaime Ordóñez, Terele Pávez, Joaquín Climent, Alejandro Awada
  • Salmenta: Film Factory Entertainment
  • Iraupena: 100 minutu


Laburrean

  • Egileak Álex de la Iglesia
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana