"¿Me merezco esto?"

  • "¿Me merezco esto?"
  • "¿Me merezco esto?"

Piero Ranieri Madrilen bizi den errealizadore italiar bat da eta urteak daramatza zinearen mundu zailean lekua egiteko ahaleginetan. Arrakastarik gabeko saiakera batzuen ondoren eta egoera profesional eta ekonomiko delikatuan, azken aukeraz baliatu nahi du Hollywoodeko ekoiztetxerik garrantzitsuenetako batek antolatu duen film laburren lehiaketa batera aurkeztuz.

Laguna, aktorea, argazkilaria eta maitale ohia den Blanca Espinosaren laguntzarekin, abentura hasiko du. Gidoia idatzi dute, aktoreak aukeratzeko probak deitu dituzte eta dena prestatu dute film laburra filmatzeko. Probetara joan diren hautagai ugarien artean, Pierok harrigarriro gaitasun gutxiago dutenak aukeratu ditu. Eurekin porrota segurua dela buruan sartzen ahalegindu da Blanca, baina Pierok, "argialdi" bati kasu eginez, ez du amore ematen eta deitu egingo ditu.

Fitxa

  • Konpainia: Ugaoko Bidea Antzerki Elkartea
  • Zuzendaritza: José Luis Urrutia
  • Antzezleak:
  • Piero: Ernesto Fernández
    Blanca: Maite Oribe
    Carlos: José Luis Urrutia
    Lola: Lourdes Pascual
    Serafín: Bernar Pascual

Laburrean

Euskadi, auzolana