Circus of Dreams ikuskizunean gauza ugari dago: bakarrizketak, musika, ilusionismoa, klowna... Kabaretaren mundura itzultzen da eta era guztietako diziplina artistikoak uztartzen ditu. Doinu intimoari eta ikuskizunaren tamaina txikiari esker, harreman zuzena dago ikusleekin. Kritika soziala, umorea, ironia, dena dosi txikietan.