"Trapu zaharrak"

  • "Trapu zaharrak"

1939an, Donostian, Francoren garaipena ospatzeko, estropadak egin ziren. Getariak, Oriok eta Donostiak parte hartu zuten lehiaketa hartan, eta Orio irten zen garaile. Orain arte, liburuetan eta palmares ofizialean (Donostiako Festak Erakundea), Kontxako banderatzat hartu izan da garaipen hura, beti ere zalantza puntu batekin. Eztabaida hainbat urtetan alde batera utzia izan da, baina, orain, 77 urte geroago, Donostiako Festak Erakundeak palmares ofizialetik baliogabetu egin du, Oriorekin kontsultatu gabe. Dokumentalean, Orioko herritarrei eta Donostiako Festak Elkarteko ordezkariei ematen diegu hitza. Bien arteko zeharkako eztabaida honetan iritzi kontrajarriak antzeman daitezke. Orain arte ezkutuan egin den prozesua azaleratzen dute lehen aldiz hizlariek.

  • Egilea: Ibai Zabala Arando
  • Iraupena: 13 minutu eta 33 segundo


Laburrean

  • Egileak Ibai Zabala Arando
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana