"Egungo euskal komikiaren historia"

  • "Egungo euskal komikiaren historia"

Euskal komikiaren historia literario bat osatzeko bidean lehen urratsa da egitasmo hau, komikigintzara hurbiltzeko begirada jakin bat jorratu baita ibilbide historikoa osatzerakoan: begirada literarioa eta begirada linguistikoa. Horretarako, bi atal nagusi bereizi dira liburu honetan: lehenik, euskal komikiaren joera eta plataforma nagusiak aurkeztu dira, interpretazio historiko-literarioranzko lehen urratsak egite aldera (XIX. mende hondarretik XXI. mendearen hastapenera arte); bigarrenik, komiki-liburu zenbait xeheago aztertu dira, azken hogeita hamar urteotako ibilbidea argitzeko hamaika hari eskaintzeko asmoz.

  • Zuzendaria: Jon Kortazar Uriarte
  • Alearen arduraduna: Iratxe Retolaza Gutiérrez
  • Egileak: Ibon Egaña, Xabier Etxaniz, Jon Kortazar, Paulo Kortazar, J.M. López Gaseni, Alvaro Rabelli, Iratxe Retolaza, Francisco Javier Rojo Cobos, Amaia Serrano

Erosi Egungo euskal komikiaren historia liburua UPV/EHUren webgunean

UPV/EHU

Laburrean

  • Egileak Batzuen artean
  • ArgitaletxeaUPV/EHU
  • Zenbatekoa20,00 €
  • HizkuntzaEuskara
  • Orri-kopurua354
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-9082-629-4