"Giltzadun etxea"

  • "Giltzadun etxea"
  • "Giltzadun etxea"

Nire lan berriko
lehen egunean
giltza sorta bat zintzilikatu didate lepotik
eta bakarrik utzi naute
sei emazte giltzapean ditut
baita haien seme-alabak ere
ez da kartzela bat
bakar-bakarrik zaintzen ditut
maitaleek gehiegi maita ez ditzaten.

Sorkuntza eszeniko ezohiko bat dugu hemen; bertan, hiru emakumezko aktore gizarte langile talde baten erraietan sartuko dira. Egunerokotasuna islatzen duten momentuen bitartez, indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi egoitzatako (larrialdi egoeretarako etxe bat eta abegi etxe bat) bizitza biluztuko digute. Poema bilduma errukigabe honen egile den Mada Alderetek zazpi urtez egin zuen lan horrelako etxe batean hezitzaile gisa.

Ainara LeGardon sortzaile eta interprete iradokitzaile eta inkonformistak eginiko zuzeneko soinu banda landuak eta Maialen Sarasuaren irudiek diskordantziaz beteriko ikuskizun bat osatzen lagunduko dute.

Egilearen hitzetan, pertsonaientzako erabilitako izen bereziak izango dira erarik gordinenean gerturatuko zaigun egia penagarri bezain ezezagun honetako gezur bakarrak.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Mada Alderete
  • Antzezleak: Ainhoa Aierbe, MIreia Gabilondo, Vito Rogado
  • Dramaturgia eta zuzendaritza: Fernando Bernués
  • Konpainia: Tanttaka Teatroa
  • Itzulpena: Aizpea Goenaga
  • Eszenografia: Fernando Bernués
  • Irudiak: Maialen Sarasua
  • Argiztapena: Xabier Lozano
  • Jantziak: Ana Turrillas
  • Aktoreak: Ainhoa Aierbe, MIreia Gabilondo, Vito Rogado
  • Jatorrizko soinu banda eta zuzeneko musika: Ainara LeGardon
  • Zuzendari laguntzailea: Cózar
  • Koordinazio teknikoa: Edi Naudó
  • Talde teknikoa: Acrónica Produccione
  • Diseinu grafikoa: Javi Alonso
  • Argazkia: Manix Díaz de Rada
  • Administrazioa: Maite Gorrotxategi
  • Produkzio eragilea: Ane Antoñanzas
  • Ekoizpen laguntzailea: Nagore Plazaola
  • Hizkuntza: Antzezlan honek bi bertsio ditu, euskaraz eta gaztelaniaz
  • Banaketa Euskal Herrian: Portal 71 (94 410 07 98 / www.portal71.com)
  • Banaketa Estatu mailan eta nazioartean: SEDA (91 017 55 23 / www.comolaseda.com)

Laburrean

  • Egileak Mada Alderete
  • KonpainiaTanttaka Teatroa
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana