"Martin Zalakain"

  • "Martin Zalakain"

Martin Zalakain Urbia izeneko fikziozko herriko gazte euskalduna da. Mutil bihurria da. Ama hil ondoren, Migel Tellagorri zahar ostatuzaleak hezitzen du. Karlos Ohando herriko jauntxoa gorrotatzen du.

Ohando Martinen arrebaren atzetik dabil eta honek engainatu ez dezan, Martinek bere laguna den Bautista Urbiderekin ezkontzea lortzen du.

Senar-emazte berriak Zaro izeneko Iparraldeko udalerri batera bizitzera joango dira, baina gerora Bautista Martinekin batera abenturetan murgilduko dira.

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendaritza: Juan Antonio Urbeltz
  • Taula zuzendaritza: Ander Lipus
  • Idazkera: Harkaitz Cano
  • Koreografia: Juan Antonio Urbeltz
  • Dantzari taldeak: Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Miarritze), Elai-Alai (Portugalete)
  • Musika sorkuntza: Marian Arregi, Mikel Urbeltz
  • Musikariak: Marian Arregi (akordeoia), Mikel Urbeltz , Arantzazu Mujika (biolina), Maider Urbeltz (arpa), Imanol Urquizu (pandero eta perkusioa), Dugunako musikariak (txistua, haize tresnak eta perkusioa), Ezpelur (dultzaina), Plectro (hari instrumentoak).
  • Aktorea: Ander Lipus
  • Argiztapen diseinua: Jaime Mayo (Junky)
  • Soinuztatzea: Katarain
  • Jantziak: Amaia Bueno, Claude Iruretagoyena


Laburrean