"Alicia después de Alicia"

  • "Alicia después de Alicia"
  • "Alicia después de Alicia"
  • "Alicia después de Alicia"
  • "Alicia después de Alicia"
  • "Alicia después de Alicia"
  • "Alicia después de Alicia"
  • "Alicia después de Alicia"

Alicia lokartu egin da. Bere amak umetan kontatu zion amets batean bizi da Alizia. Herrialde miresgarriko Alizia dela ametsetan, munduko biolinistarik onena izango dela ametsetan, bere biolinaren kordak ferekatuta mundu osoa haren ondoan dantzan hasiko dela ametsetan. Alabaina, ametsa ez da egia bihurtu eta, ametsak egia bihurtzen ez direnean amesgaizto bihurtzen dira, gero eta beldurgarriagoak.

Esnatu ahal izango da Alizia, dena galdu aurretik? Berriro bizi ahal izango du? Alizia bat egon ahal da Aliziaren ondoren?

Alicia después de Alicia (Alizia Aliziaren ondoren) lanak agertoki bakarrean batzen ditu irudien animazioa eta 7 aktoreren interpretazioa, biolinista baten barneko munduan murgiltzeko: Alizia. Haren bizitzako momentu kritiko batetik abiatuta, Aliziak bere grinez galdetuko dio bere buruari, beharraren eta ametsen artean noizbehinka sortzen den kontraesanaz eta haurtzaroko idoloen suntsipenaz.

Horretarako UMOREtik eta EDERTASUNetik JOLASTUko gara, eta agertokian inplementatutako irudi bizidunen bitartez eraikitako ONIRISMOtik.

EUSKAL IKUSKIZUN ONENARI 2017ko ERCILLA SARIA.

SGAEko AUTOR EXPRES SARIA.

FITXA TEKNIKOA 

  • Zuzendaritza: Borja Ruiz
  • Dramaturgia: Emilio Encabo, Borja Ruiz
  • Antzezleak: Haizea Aguila, Florentino Badiola, Karol Benito, Yolanda Bustillo, Bea Insa, Javier Liñera
  • Zuzendaritza laguntzailea: Nuria Hernando
  • Espazio eszenikoa: Kabia Teatro, Eider Ibarrondo
  • Eszenografiaren eta atrezzoaren eraikuntza: Eskenitek, Joseba Uríbarri
  • Ilustrazioak: Ane Pikaza
  • Animazioak: Gheada Audiovisuales
  • Argiztapena: Kandela
  • Espazio sonoroa: Tracken Studio
  • Jantziak: Azegiñe Urigoitia
Kabia Teatro

Laburrean

Euskadi, auzolana