Jabier Muguruzaren disko berriak (hamabosgarrena kantautore moduan) aldaketa nabarmena dakar instrumentazio aldetik: urte luzez lagundu dion oinarri akustikoa alde batera utzi, eta gitarra elektrikoak (Ander Mujika) eta elementu elektronikoak ("Carasueño") ditu ardatz oraingo honetan; modu horretara, soinu-paisaia berri batera eramaten du obra.
Bi musikari nagusi horiez gain, Mireia Otzerinjauregiren ahotsa dago, eta gonbidatu gisa, Miren Iza kantaria (Tulsa).
Hitzak ohiko kolaboratzaileenak dira oraingoan ere (Iñaki Irazu, Gerardo Markuleta, Lourdes Oñederra, Jose Luis Padron, Harkaitz Cano), gehi, aspaldiko partez, Iban Zaldua eta Angel Erro, eta, aurreneko aldiz, Iñigo Astiz.
Abestiak
1. Leiho bat zabalik (3:56)
2. Spam kanta (4:23)
3. Ez zait gustatzen poesia (5:05)
4. 140 (5:03)
5. Izana, izatekoa (3:59)
6. Etxera iritsi (5:02)
7. Jada iritsi diren barbaroen zain (4:30)
8. Kontraesanak (4:02)
Musikariak
Jabier Muguruza: ahotsa
Ander Mujika: gitarra elektrikoak
Carasueño: sintetizadore analogikoak eta programazioak
Mireia Otzerinjauregi: ahotsa
Gonbidatua: Miren Iza
Joseba Apaolaza: azaleko erretratua
Ana Tojal: koadernoko argazkia
Pedro Balmaseda: diseinu grafikoa
Disko hau Iñigo Irazokik grabatua da Berako Atala estudioan, Carasueñok nahasia Zaragozan (www.carasueño.com), eta Javi Roldonek masterizatua Vacuum Mastering estudioan ¿(www.vacuum-mastering.com).
Konposaketa guztiak Jabier Muguruzarenak dira.
Kontratazioa
Orokorra: posta@jabiermuguruza.net / 943630950
Katalunia: info@escenapart.cat / 626350706