"Linbo Planeta"

  • "Linbo Planeta"

Inork oroitzen ez duen leku bat. Ondarrez, zaborrez eta behin etxe izan zirenen hondakinez inguratutako leku urrun bat. Gerrak atzean utzitako hondamendia agian? Errefuxiatuen kanpamentu abandonatu bat akaso?

Edo, nork daki, galaxia honetako beste planeta bat, beharbada.

Gizaki bakarra bizi da bertan, zortzi urteko neskatila bat: Numa. Bakarrik bizitzera ohitua, hondamendiaren erdian bere bizilekua sortzea lortu du eta tarteka jasaten dituen erasoei bizirauten ere ikasi du. Aspaldian aspertzen hasia da, ordea, faltan botatzen baititu lagunak, familia eta ia oroitzen ez duen bere herria.

Goiz batean, sekula jolasteaz aspertuko ez den lagun bat azaldu zaio, Ibrahim txakurra.

Eta, elkarrekin, inoiz susmatuko ez luketen bidaia batean murgilduko dira, irudimenaren indarrari esker bakarrik egin daitekeen bidaia batean. Numak etxera itzultzeko bideari ekingo dio, bere arbasoek, desertuko nomadek, aspaldi egin zuten moduan. Izarrei jarraika.

FITXA TEKNIKOA:

  • Idazketa eta zuzendaritza: Ainara Gurrutxaga
  • Zuzendaritza eta eszenografia: Urko Redondo
  • Konpainia: Dejabu Panpin Laborategia
  • Antzezleak: Miren Alkala, Alvaro Garayalde
  • Publikoa: 6 urtetik gorakoak
  • Iraupena: 50 minutu

Laburrean

Euskadi, auzolana