"Nagare"

  • "Nagare"

Jaiotzen garenetik, inguruan dugun guztiak itxuratu, moldatu eta zizelkatu egiten gaitu, ibaiaren korronteak bere ibilguko haitzak hondeatzen dituen bezala. Batzuetan, kostatu egiten zaigu gurekin bat egin nahi duten eraginak sumatzea. Izan ere, ura bezalakoak dira horiek: poliki-poliki lekualdatu eta norabide jakin batean mugiaraz gaitzakete ia oharkabean, haien laztanen artean leunki kulunkatzen garen bitartean.

Inguratzen gaituzten korronteen alaba da eragina; batzuetan, gu eramaten uzten diegu eta, beste batzuetan, kontrako norabidean egiten dugu igeri. Dena dela, inork ere ez du jada bere jatorria oroitzen. Eta, egia esan, ez du axola, eragin horrek dagoeneko hartu eta markatu egin baikaitu, eta bere aztarna gugan inprimaturik utzi baitu.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egileak: Circle of Trust / Logela Multimedia
  • Koreografia: Circle of Trust
  • Zuzendari eszenikoa: Jordi Vilaseca
  • Ekoizpena: Toño Monzón
  • Musika: Zenbait egile
  • Eszenografiaren diseinua: Logela Multimedia
  • Eszenografiaren errealizazioa: Logela Multimedia
  • Argien diseinua: Fermín Izko
  • Argi teknikaria: Imanol Garaizabal
  • Soinuaren diseinua: Ander Garaizabal
  • Jantzien diseinua: Wesc
  • Dantzariak: Ignacio Fernández, David Ventosa, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón, Victor Lázaro 
  • Iraupena: 50 minutu
  • Publiko mota: Adin guztietarako
  • Harremanetarako: info@logela.org



Laburrean