"TripTics Vol. I-II"

  • "TripTics Vol. I-II"

Bakarlariaren lanean oinarriturik, eta Hibai bera ardatz harturik, musikarien kolektibo baten emaitza dugu HIBAIren TripTics I-II. Izan ere, Euskal Herriko zein Estatu mailako hainbat musikarik hartu dute parte —hogeita hamarretik gora, tartean haize eta hari sekzio zabal bat—, musika klasiko, folk, jazz, pop edota rock estiloetan eskarmentu handikoak, eta beharrizan estetikoen arabera, batzuen edo besteen aportazioak jaso dituzte abestiek.

Lehen triptikoan eragin anglosaxoiak jaso ditu musikari gernikarrak, eta ia osorik ingelesez abestuta dago. Hari moldaketa dotoreez apaindutako funk-soul doinuak ("Banned love"), Bruce Springsteenen eskolako rock amerikarra ("In a dilemma") eta pop-a ("Invisible") aurkituko ditugu bertan. Azken abesti horren italierazko bertsioak —Nebbia taldeko Valentina Ridolfik abestua— osatzen du triptikoa.

Bigarren triptikoan sustraietan murgildu da, eta Euskal Herriko folklore eta doinu akustikoetara jo du bere alderdirik intimo eta pertsonalena. Abesti hauetan Xabi Aburruzaga trikitilariak ("Nire lagunak") eta etorkizun handiko Izaro abeslariak ("Orratzak") lagundu diote, beste askoren artean. 

Erosi TripTics Vol. I-II diskoa Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen webgunean

Parte-hartzaileak 

  • Hibai Etxebarria: pianoa, gitarrak eta ahotsa
  • Leire Berasaluze, Izaro Andrés, Valentina Ridolfi: ahotsak
  • Haritz Laboa: gitarra akustikoa
  • Gotxon "Blues" Ereño: gitarra elektrikoa
  • Ander García: baxu elektrikoa eta kontrabaxua
  • Henar Rodriguez: Hammond eta Rhodes
  • Xabier Aburruzaga: trikitixa
  • Iraide Ansorena: perkusioak
  • Carlos Sagi: bateria
  • Naia Mandaluniz: zeharkako flauta
  • Alfredo Varela: saxo tenorra eta baritonoa
  • Iñigo Cuenca, Jesús Bustos: tronpeta
  • Aingeru Torre: saxo altua
  • Noel Sacristán: saxo tenorra
  • Jordi Arcusa: tronboia
  • Maddi Arana: biolin bakarlaria
  • Leire Hipólito, June Bergés, Pedro Aginaga, Txabeli Sierra: biolina I
  • Leire Pikabea, Tomás Ruti, Iraia Bereziartua: biolina II
  • Begoña Urtiaga, Mónica Peinó: biola
  • Pello Ramírez: txelo bakarlaria
  • Itziar Lertxundi, Jokin Garmendia: txeloa
  • Lerman Nieves: kontrabaxua


Laburrean

  • Egileak HIBAI
  • DiskoetxeaGaztelupeko Hotsak
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaElebiduna
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana