"Aukeran 20 urte"

  • "Aukeran 20 urte"

Aukeran Dantza Konpainiak ikuskizun berri batekin ospatu du bere 20. urteurrena. Bertan, begirada berri bat eman die bere azken obretako pieza ezagunenei. Ainhoa Aierbe eta Mixel Ducau eszena eta musika zuzendariekin batera, hurrenez hurren, ikusleak harrituko dituen proposamen eszeniko dotore eta zaindua sustatu du.

Aukeran Dantza Konpainia Donostian finkatutako konpainia bat da, 1997an Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoak sortua. Harrezkero, ibilbide luze eta oparoa garatu du.

Bere koreografiak, dantza tradizionalak eta garaikideak nahasten dituelako nabarmentzen dira, dantza eta musika tradizionalen erritmoak eta arauak hautsiz, aldatuz, motelduz eta desegituratuz.

FITXA ARTISTIKOA:

  • Zuzendaria: Edu Muruamendiaraz
  • Koreografia: Edu Muruamendiaraz, Aukeran Dantza Konpainia
  • Eszena zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
  • Musika zuzendaritza: Mixel Ducau
  • Harremanetarako: 0034 609 102 070 / aukeran@hotmail.com / www.aukeran.com


Laburrean