"Barnetik"

  • "Barnetik"

Haur kantu bilduma hau Josiane Aguerre-Valenciak du sortu, Philippe Albor musikariarekin, eta Haurrock taldeko sei kantarirekin.
Patrick Fischerrek kantari eta musikari gisa parte hartzeaz gain, estudioko lan teknikoa burutu du. 
Duela hiru urte plazaratu genuen Biribil obraren ildo beretik heldu da Barnetik izeneko bilduma hau eta lehena maite dutenek bigarren hau biziki gustukoa izanen dute dudarik gabe.
Maleta batean, liburuxka eta CDaz gain, testuak eta ilustrazioak izari handitan bildu ditugu, irakasleek ikasgelan balia ditzaten, bereziki hizkuntzaren lantzeko. Batzuetan, erhi jokoak ere badira.
Maleta horiek liburutegietan eta oro har haur ttipientzako egituretan erabil daitezke.
Azkenik, IKASen webgunean, Josiane Aguerre Valenciak sortu ustiapen pedagogikoen proposamenak aurkituko dituzte irakasleek.

Barnetik izeneko obra liburu dendetan aurkitzen ahalko da hemendik aitzina: liburuxka-CDa 15 eurotan eta maleta 35 eurotan.

ISBN: 978-2-84963-146-1

  • Testua eta ilustrazioak: Josiane Aguerre-Valencia
  • Hizkuntza gainbegirada: Jean-Louis Davant
  • Musika: Philippe Albor
  • Kantariak: Josiane Aguerre-Valencia, Philippe Albor, Patrick Fischer, eta Haurrock taldeko Laia Lapeyrade, Betty Barrau, Lili Courtois, Iliez Fakri-Fautoux, Xan eta Maialen Aphezteguy-Mailharo
  • Musikariak: Philippe Albor, Patrick Fischer, Xabi Etxeberri eta Haize Albor
  • Grabaketa, nahasketa eta mastering: Patrick Fischer
  • Diseinu grafikoa: Marie-Laure Dufau
  • Argitaletxea: IKAS pedagogia zerbitzua

Laburrean

Euskadi, auzolana