"Jauzi Hirukoitza"

  • "Jauzi Hirukoitza"
  • "Jauzi Hirukoitza"

Ustekabeko tren istripu batean neska bat hiltzen da eta horrek komunitate osoaren bizitza hankaz gora jarriko du. Hartutako kolpearen ondorioz, ikaskideen artean diziplinarik eza hedatuko da: batzuk lur jota geratuko dira, beste batzuek eskola utziko dute… Neskaren irakasleek zer egin ez dakitela begiratuko diete gertaerei.

Maite den norbait hil ondoko doluaz arituko gara, eta dolu prozesu hori egoki gainditzearen garrantzia azpimarratuko dugu.

Ikuspegia zabaldu eta gazteek bizitzan bat-batean jasan ditzaketen beste galera batzurekin osatuko dugu istorioa: lehen porrotak maitasunean, norbere jatorrizko hiri edo herrialdetik atera beharra, gurasoen banantzea, nerabezaroko aldaketa fisiko eta emozionalak… galera esanguratsuak guztiak ere, benetako dolu-prozesu batetik igaroko balira bezala gainditu beharko dituztenak.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaria: Miguel Olmeda
  • Zuzendari-laguntzailea/ Koreografia: Eguzki Zubia
  • Antzezleak: Eneritz García, Iker Legarda eta Beñat Aristi
  • Argi eta soinu-teknikaria: Fer Pérez
  • Argien diseinua: Tom Donnellan eta Danolux
  • Eszenografiaren diseinua: Taupada Multimedia
  • Eszenografia gauzatzea: Eskenitek, S.L.
  • Soinu-banda eta ikus-entzunezkoak: Taupada Multimedia
  • Koordinazio teknikoa: Carmen Di Bella
  • Administrazioa: Zurine Martín
  • Produkzioa: Maite Leanizbarrutia
  • Web Orrialdea: Alma Digital
  • Testuak: María Velasco
  • Euskarazko bertsioa: Julia Marín

Webgunea

Pikor Teatro

Laburrean

Euskadi, auzolana