"Expediente 312"

  • "Expediente 312"

Ikuskizun desberdina da Expediente 312, deigarria, ironia handikoa, tolesdurarik gabeko umoresena daukana, planteamendu kritikoa daukana, eliptikoa eta ez erraza, asmoarekin egindakoa, dibertigarria eta hurbilekoa.

Ikuskizun honetan ikuslea hurbil izatea da lehentasuna, entzutea, haien begiradekin gurutzatzea, haien arnasa entzutea, haien keinuen ñabardurak sentitzea eta haien isiltasun-tarteak partekatzea.

Ezarritako ordena azpikoz gora jartzeko beharrizanari buruzkoa da “Expediente 312” ikuskizuna, askatasuna zanpatu eta giltzapetuta gauzkan mundu ofizial horretatik deskonektatzeko moduei buruzkoa. Hori komunikatzeko ez da esaldi akademiko landurik erabili behar, ez eta tesi erretoriko konplikaturik ere. Mugimendua, keinua, ironia, absurdua eta ustekabeko burutazioa askoz eraginkorragoak eta infinituki teatralagoak dira.

Fitxa artistikoa

  • Testua: Kepa Ibarra
  • Aktoreak: Aritz Bengoa, Aitor Guisasola, Iñigo Marín, Iraia Urraca
  • Ekoizpena: Zububutxi Teatro

Laburrean

  • Egileak Kepa Ibarra
  • KonpainiaZububutxi Teatro
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2017
Euskadi, auzolana