Jende artean galduta, nire hanketan geratutako adarren marrazkia begiratzen dut. Nire edalontzia bete eta nire isladari bueltatzen diot begirada. Errealitate paralelo bat irudikatzen dut, non figura horrek beste erabaki bat hartu duen oraingoan. Likidoa bota dut disimuloz, eta marrazkiak formaz aldatu du berriz ere. Kopa jaitsi eta hasiera puntu berean ikusten dut nire burua. Zein izango da erabaki zuzena? Agian momenturik onena da itsasaldiak ni neu eramaten uzteko.
FITXA TEKNIKOA: