"All Sport"

  • "All Sport"
  • "All Sport"

Azkenean heldu da eguna! Pizpiriña zoriontsu dago gaur bere lagunek berarekin kirola egitea promestu zuten eta. Baina Vallerinok garbiketan baino ez du pentsatzen; dena hautsez estalita dago, erratza pasatu behar da, harrikoa egin, orbanen bat aurkituko du, seguru! Eta Betilok kirola egingo luke... baina... bihar... edo etzi... esnatzen denean... esnatuz gero. Berak lo egin nahi du, besterik ez du nahi!

Nola egingo dute hiru lagun hauek ados jartzeko? Pizpiriñak lortuko al du bere lagunek kirola egitea? Agian, zuntz eta proteina-irabiaki on bat hartuta, behar den energia erdietsiko dute. Eta zu? Hiru ero hauen martxa jarraitzeko gai al zara? Mugitzeko, dantza egiteko, korrika egiteko, eta luzatzeko ordua iritsi da!

Fitxa

  • Estreinaldia: 2017ko maiatza
  • Iraupena: 60 minutu
  • Zuzendaritza: TDiferencia
  • Ekoizpena: TDiferencia
  • Aktoreak: Ainhoa Ruiz, Iker Bengotxea, Eva Azpilikueta
  • Egileak: Adriana Olmedo y Maite Redín
  • Hizkuntza: Bi bertsio daude, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa

TDiferencia

Laburrean

Euskadi, auzolana