"Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra"

  • "Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra"

Proiektuan fikziozko bi pertsonaia horiek laurogeita hamarreko hamarkadan Estatu Batuetan jorratu ziren soinuaren eta tematiken bila ibili dira. Abestietan jarrera lehiakorra, delinkuentziaren apología eta diruaren goraipamena egin dute eta Ipar Ameriketako Hip Hoparen klasikoei ere gorazarre egin diete hainbat erreferentzien bidez. Hori guztia euskal kultura eta bizimoduarekin nahastu dute G-FOLKa sortzeko prest, Kalifornian sortutako G-FUNK (Gansgta funk) soinuaren omenez.

Euren lehen lana, Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra, arestian aipatutakoaren aldarrikapena diren zazpi abestiz osaturik dago. Erritmo gogor eta hitz gordinekin batera aurki ditzakegu kaleko bizimodua, drogen inguruan sortzen diren harremanak eta erraparen barruan tradizionalak diren "ego trip"-a eta lehiakortasuna.

Jaitsi Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra diskoa

Taupaka

Laburrean

  • Egileak Arrano Pertxa, Lengu Iluna
  • DiskoetxeaTaupaka
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCreative Commons by-sa
Euskadi, auzolana