"Como crecen los lirios en el agua"

  • "Como crecen los lirios en el agua"

ASAFESek, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkarteak, Como crecen los lirios en el agua liburua argitaratu du; Vectores proiektuaren laburpena da, non ASAFESeko Idazketa Sormen Tailerreko parte hartzaileek posta trukaketa bideratu duten hainbat olerkari ezagunekin.

Liburuan (Victoria O'May Alvesek diseinatua eta maketatua eta Iratxe Ochoa de Zuazola Murguiondoren ilustrazioekin) ASAFESeko Idazketa Sormen Tailerreko 24 parte hartzaile agertzen dira. Fernando Parrilla Zapata, Itziar Mínguez Arnáiz, Dionisia García, Ángela Serna, Elisa Rueda, Kepa Murua, Carmen Vicente, Juan L. de la Cruz, Karmele López de Uralde, Julia Otxoa, Gracia Iglesias, Begoña Abad, Antonio Varo Baena, Balbina Prior, Catalina Garcés, Marcelo Díaz eta Erich Hackl-ekin batera.

Lana borobiltzeko, erakundeetako hainbat pertsonak parte hartu dute: Jon Darpón Sierra jauna, Osasun Sailburua; Gorka Urtaran Agirre jauna, Gasteizeko alkatea; Ramiro González Vicente jauna, Arabako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia; eta Iñigo Urkullu Renteria Lehendakaria.

Salmenta guneak

- ASAFES (Amadís kalea, 2)
- Astrolibros (Joaquin Jose Landazuri kalea, 1; Lascaray kalea, 2)
- Jakintza (Joaquin Jose Landazuri kalea, 7)
- Zuloa (Hedegile kalea, 21)

ASAFES

Laburrean

  • Egileak Varios autores
  • IlustratzaileaIratxe Ochos de Zuazola Murguiondo
  • ArgitaletxeaASAFES
  • Zenbatekoa15,00 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Orri-kopurua273
  • Argitalpen-urtea2017
  • LizentziaCopyright
  • ISBN978-84-697-4804-6