"Kabi biluziak"

  • "Kabi biluziak"

Virginia Senosiainek eta Juan Luis Napalek ekoitzi eta zuzendutako dokumental honek INDARKERIA MATXISTAren errealitate latza ezagutzera eman nahi du. Fikzioa, errealitatea, jendearen parte hartzea eta indarkeria matxista pairatu duten emakumeen testigantzak entzun eta ikus ditzakegu. Egileek lan honen bitartez mahai gainean jarri nahi izan dutena zera da: nahiz eta gizartearen gehiengoa indarkeria horren aurka egon, paraitzen segitzen dugula eta lehenbailehen amaitu behar dela. Lan hau modu positiboan bukatu nahi izan dute, herri eta herrialde ezberdinetako jendearen parte hartzearekin, arazo honetatik atera daitekeela erakutsiz, baina hau baino garrantzitsuagoa dena, ateratzearen beharra erakutsiz.

Fitxa

  • Zuzendariak eta gidoigileak: Virginia Senosiain, Juan Luis Napal
  • Generoa: Dokumentala
  • Iraupena: 75 minutu
  • Ekoizpena: Segúnsurja
  • Dantzariak: Carmen Larraz, Txusmi Pellicer
    Musika: Joaquín Taboada, Xabier Ayerra (Conzeptos Basikos), Feat Xabi (Soñadores Natos), Oihana (AFU)
  • Webgunea: https://nidosdesnudos.wixsite.com/eldocumental
  • Harremanetarako: 609 235 203 / 659 155 771 / segunsurja@gmail.com 


Laburrean

Euskadi, auzolana