Bizitzan helburuak behar ditugu, gure garapen pertsonalerako. Obra honetako bost emakumeek beraien bizitzaren froga garrantzitsuenari aurre egin beharko diote. Beraien DESgrazia, DESerosotasunak, DESastreak... erabakigarriak izango dira reality show hontan parte hartzeko, eta, ondorioz, beraien DEStinua aldatzeko. Bost aktu jangarritan zatituko den obra honetan emozioak irakiten jarri eta arimak zurituko dira, testu gazi-gozoen bitartez.
Fitxa artistikoa