"24 ordu"

  • "24 ordu"

24 ordu dantza eta antzerkia batzen dituen proposamen bat da, non dena –bai arrunta eta bai transzendentea ere– eguneroko mugimenduen bitartez adierazten duten erritmodun gizakiek; hain zuzen ere, batzuetan denboraren leihoetatik bizi-harmoniaren bila salto egin nahi dutenak.

Ziklo etengabeen eraginpean bizi gara. Gertaerak, errepikatu egiten badira ere, modu desberdinetan agertzen dira aldi bakoitzean. Iraunkorra eta aldakorra aldi berean izaten dira, bai; baina zer errealitate mota dago haien atzean alderdi bi horiek onartzen dituena?

Astintzen duen ahots bat, mutu; isiltasuna, beteta; lurruntzen den hodeia, apurtuta; laranja bat, zukututa… Zer gara? Argiaren aurrean ixten den begi-ninia, akaso?
Eta ni. Zer-nolako forma daukat? Ibiltzen naiz, hasperen egiten dut, arnasa hartu, arnasa bota…, eta azken arnasa ematen dut. Berriro hasten naiz.

Biribilean ibili naizela uste badut ere, kiribila irudikatu dut berez.

Aurrera egiten dugu, eta aldaketak baino ez du irauten. Bata bigarrenik gabe, denbora denborarik gabe.

FITXA TEKNIKOA:

  • Ideia eta sorkuntza: Lorea Ibarrondo
  • Zuzendaritza: Lorea Ibarrondo
  • Koreografia: Lorea Ibarrondo
  • Testua: Andrés Cortés
  • Aktoreak: Andrés Cortés - Lorea Ibarrondo
  • Argazkia: Danimantis, Roberto Garganta
  • Jantziak: Cia. LiA
  • Egoitza: Utopian, La Fundición
  • Banaketa eta kudeaketa: Andrés Cortés
  • Produkzioa: Cía. LíA

Dossierra

Cia. LiA

Laburrean

  • Egileak Lorea Ibarrondo
  • KonpainiaCia. LiA
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
  • Bideoa tps://vimeo.com/270653199
Euskadi, auzolana