"Hiru emakume"

  • "Hiru emakume"

Hiru emakume -Tres mujeres hiru ahotseko olerki hunkigarri bat da, amatasuna ardatz duena. Ahots bakoitzak amatasuna bizitzeko modu desberdin bat irudikatzen du: lehenengoa, bere burua errealizatzeko ama izan nahi duen emakumea; bigarrena, sufritzen ari dena ezin duelako ama izan; eta hirugarrena, ama dena, gogoz kontra bada ere.

Sylvia Plath idazle eta poeta estatubatuarrak ozen irakurria izateko sortu zuen gerraren aurkako olerki feminista hau. Berak 1962an irakurri zuen BBCn, hil baino urtebete lehenago.

Orain, Mireia Gabilondok zuzendutako muntaia berri honetan, hiru aktorek hartu dute Plathen lekukoa, bere hitzei ahotsa emateko oholtza gainean.

Arriaga Antzokiaren produkzioa.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
  • Antzezleak: Ainhoa Etxebarria, Ane Pikaza eta Ylenia Baglieto
  • Abeslaria: María Berasarte
  • Kontrabaxu-musika: Ane López
  • Euskarako itzulpena: Harkaitz Cano
  • Escenografia: Fernando Bernués                                                    
  • Argiztapena: Xabier Lozano                                                              
  • Ikus-entzunezkoak: David Bernués
  • Jantziak: Ana Turillas
  • Zuzendaritza-laguntzailea: Vito Rogado
  • Musika-aholkularia: Iñaki Salvador

Laburrean

  • Egileak Mireia Gabilondo
  • HizkuntzaEuskara
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana