"Let Go"

  • "Let Go"

"Teaser Star"-ek estandar herrikoi zahar bat du oinarri ("Star Eyes", 1943), haren moldean eta neurri handi batez haren harmonian egina da. Doinua "Star Eyes" 7/4an joko banu zer sor litekeen sumatu nahian inprobisatu nuenetik sortu zen "Teaser Star".

"The Wishing Song" 1999an konposatu nuen, baina ez nuen neure diskoetan argitaratu orain arte.

"Song of the Underground Work Song" izenaren zergatia da, nolabait esateko, doinua tolestu egiten dela atzera, eta hasiera bihurtzen dela amaiera.

"Afastado" hitzak, portugesez, 'antzinakoa' edo 'urrunekoa' adierazten du, eta halaxe da doinuaren hizketaldia ere, fliskornoaren galderei erantzuten die gitarrak.

"Riff One" doinuaren gaia praktikatzen ari nintzela sortu zitzaidan, eta bandako gainerako musikariek jotzen dituzten zenbait erritmoren kontrakarrean dator, itxuraz ordea.

"Roweena" hamabi konpaseko bluesaren gainean eraikia da, eta atzematen errazak ez diren serialismoaren teknikak darabiltza: baxuak hamabi tonuko serie batekin ekiten dio piezari, gitarra hamabi tonuko serie desberdin batekin gaineratzen zaio, eta tronpetak hamabi tonuko hiru serie desberdin jotzen ditu, gitarra hiru serieko beste multzo batean ari delarik errepikatzen dituenak. Kanta hau "Thelonius Monk eta Arnold Shoenberg zurrutean ari dira" izenarekin aurkeztu izan dut sarritan.

"Courting Disaster"-en lerro berean dihardu baxuak (aurreneko lau notak gitarrarenak badira ere) kanta osoan, harmonia artegak dituen doinu arriskutsu samarrean barrena 5/4 eran.

"Out of Towner" abestiak Ralph Towner gitarra jotzaile eta konpositore estatubatuarra du sorburuan.

"Let Go" Marianne Collins Kase-ri eskainia da, noizbait amore eman eta ontziratu zelako. Ehunka hegalditan ontziratu izan naiz "Puddle Jumper"-etan, ibili laburreko hegaldietan. Doinu honek eskala menorra du oinarri. Doinuaren jauziek eta baxuaren lerroak gogora ekarri zidatena: ume bat espaloiko putzuen gainetik jauzika.

Azken kanta "For Kem Wheeler" da, lagun eta hats emaile izan baitzen niretzat Wheeler. Grabatu aurreko egunetan inprobisatu nuen fliskornoarekin. Armonia ezarri eta bandarako idatzi nuen. Grabatutako bertsio hau abestia jo genuen lehen aldikoa da.

Chris Kasesen webgunea
Erosi Let Go diskoa


Laburrean

  • Egileak Chris Kase
  • DiskoetxeaErrabal Jazz
  • Zenbatekoa10,00 €
  • FormatuaCD
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana