Narruzko Zezen beste behin igoko da oholtzara. Konpainiak jarduera berreskuratu zuenetik, aurtengoa da prestatu duen hirugarren ikuskizuna eta, dirudienez, astiro-astiro koipeztatzen doaz, beti hor egon diren engranajeak.
Orain Ricardo López Arandaren Isabelita la miracielos dakarte, bere garaian zentsuraren jazarpen zorrotza pairatutakoa, islatzen zuen gizarte kritika zorrotza medio.
Elkarrizketa xume eta zorrotza, dramaturgia eraginkorra eta pertsonaien eszena mugimendu egokia dira bere ezaugarriak. Gertaera jaietan dagoen herri batean garatzen da. Bertara gizon arrotz bat helduko da, hasieran egoera oso dibertigarriak sortuko ditu, ondoren krudelkeria izango da nagusi.
Egilearentzat erredentzio zapuztu baten istorioa da antzezlana. "Gaurkotasun osoa duen antzezlana, irmoki espainiarra, bai gaia, bai trataeragatik. Asmazio arraro, handikeria eta planteamendu politiko oportunista gabeko lana, zeren politikari lotua agertzen den guztia betikoa da eta edozein herrialderentzat baliagarria. Pertsonaiek ez dute gorputza biluzten. Bai arima eta gainera muineraino".
Fitxa