"Dos hermanas"

  • "Dos hermanas"
    Argazkia: Guy Labadens

Fabio Rubiano egilearen hitzetan, "Dos hermanas komedia bat da, baina baita historia tragikoa ere, ez bakarrik Olivak senarra eta ahizpa hiltzen dituelako zenbait aldiz eta zenbat eratan; horrez gainera, kontua traizioa egitea eta traizioa jasotzea delako. Eta tragedia bati urrun samarretik begiratzen diogun bakoitzean, oinazea algara bihurtzen da, eta biktimak pertsonaia barregarri, geure bizitza gogorarazten digutelako eta gure antza dutelako".

Sei garaitan gertatzen den komedia bat da Dos hermanas, eta traizio horren historia kontatzen du, oso kronologia nahasi batez: gertaeren unean, handik hiru urtera ahizpek elkar ikusten dutenean, hiru urte eta bi hilabete lehenago dena jakin zenean, hilabete lehenago susmoak besterik ez zegoenean, beste hilabete lehenago inolako aztarrenik ez zegoenean, eta hiru eta lau hilabete geroago, itxuraz dena amaitua denean.

Fitxa

  • Egilea: Fabio Rubiano
  • Zuzendaria: Jean-Marie Broucaret
  • Interpreteak: Sophie Bancon, Catherine Mouriec
  • Soinu teknikaria: Karina Ketz
  • Laguntzaile artistikoa: Patxi Uzcudun
  • Teknikari orokorra: Pantxoa Claverie
  • Jantziak: Sophie Bancon
  • Argazkia: Guy Labadens
  • Ekoizpena: Théâtre des chimères
  • Laguntzaileak: Hendaia, Miarritz, Anglet eta Baionako Udala, Akitania Berria, Pirinio Atlantikoak departamendua, DRAC Akitania Berria, Las Translatinas Antzerki Jaialdia, ADAMI, Scène Nationale Bayonne Sud Aquitain, TNBA eta Glob Théâtre de Burdeos, ATP Nîmeseko Udala, Communauté de Communes du Piémont Oloronais

dFERIA

Laburrean

Euskadi, auzolana