"Yee Haw"

  • "Yee Haw"

Suhartasun-oihua da Yee-Haw, poz-adierazpen bat, zoriontasunaren onomatopeia hutsa, eta antzinako Mendebaldera garamatza, baina Andaluisianakora. Countrya, ragtimea eta bluegrassa ditu inspirazio-iturri La Banda del Otroren unibertso musikalak, eta taldeko kideak bezain kontzertu berezia eskaitzen digu. Zirku-ikuskizun horretan ezin da bereizi zein diren musikariak, zein malabaristak eta zein pailazoak.

Bidelapurrak balira bezala, beti ari dira gaiztakeriaren bat asmatzen, baina, azkenean, kolpa euretakoren batek jasotzen du gehienetan. Gaizki esaka aritzen direnek diotenez, inon diren amarruak erabiliko omen dituzte ikusleei barre eginarazteko eta Bandaren konplize bihurtzeko.

Eta amarru asko dakizkite.. Zuzenean, itzulinguruka ibili gabe… Ez dute dirurik eskaintzen gaizkile horiek atxilotzearen truke, baina haien lana ikusteko zortea duzuenok nahikoa sari jaso duzue: akorde ugari, algarak nahi ahala, eta ustekaberen bat edo beste. 

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: La Banda De Otro
  • Antzezleak: Daiel Foncubierta Campano, Jose Alberto Foncubierta Campano, Rafael Diaz Ramirez
  • Zuzendaritza Francisco Torres y La Banda de Otro
  • Eszenografia: Elisabetta Cau
  • Argiztapen diseinua: Rafael Diaz Ramirez
  • Jantzien diseinua: Maria del Carmen Campano

La Banda de Otro

Laburrean

Euskadi, auzolana