"Bilboko emakumeak eta beraien komertzioak"

  • "Bilboko emakumeak eta beraien komertzioak"
  • "Bilboko emakumeak eta beraien komertzioak"
  • "Bilboko emakumeak eta beraien komertzioak"

Gure historiaren funtsezko zatia izanik, Bilboren garapenean eragin handiko figurak izan dira andrazkoak, nahiz eta beti ez zaien behar bezala azaldu merezi duten aitortza. Horiek bilbotar emakumeak dira, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatzeko Bilboko Udalak sustatutako dokumental honetako protagonistak.

2016an emakumeak ardatz hartuta hasitako trilogia baten hirugarren zatia da honako hau. 40 minutuan, ikus-entzunezko honek hamabost emakumeren lekukotzak jasotzen ditu; Bilbokoak edo urian errotutakoak dira emakumeok. Ekintzailetzaren edo negozioaren kudeaketaren lan zailari buruzko iritziak eman eta esperientziak kontatzen dituzte; hau da, aurrean dituzten erronkak eta Bilboko historiari buruzko euren ikusmoldea kontatzen dituzte.

Fitxa

  • Ekoizpena: Bilboko Udala
  • Generoa: Dokumentala
  • Iraupena: 40 minutu
  • Protagonistak: Yolanda Alonso Pardo (Old School Factory), Isabel Arranz Pereira (La del 1 ogitegia), Yolanda Aurtenetxe Ormaetxe (Carnicería-Harategia Aurtenetxe), Laura Batan (Novias Mary), Mari Feli Bilbao Fano eta Cristina Oñate Goldaracena (BIPE: Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresak), Elena del Campo Chavala(Rekalde burdindegia), Pilar Domínguez Pardo (Koloreak liburudenda), Itsaso Ferarios Bajacoba (Alonso saski-denda), Mari Jose Luque Alcoba (MJ Electricidad), Maite Nebreda Gago (Castro Flor), Rosa María Pardo Santamaría (La Boutique de la Media), Eider Txarroalde Gómez (Óptica Jesús), Susana Vizarraga Muñoz (Jonathan es Moda), Nora Zubiri Rey (Zubiri)

Bilboko Udala

Laburrean

  • Egileak Bilboko Udala/Ayuntamiento de Bilbao
  • HizkuntzaElebiduna
  • Estreinaldi-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana