"Mr. Train"

  • "Mr. Train"

Kaleko txakur baten eta agure bakarti baten arteko harremana kontatzen digu Mr. Train obrak. Zaputza eta marmarti samarra da agurea, eta inoiz inor igarotzen ez den tren-geltoki batean bizi da. Hasieran, gizonak ez du txakurra ondoan eduki nahi, baina, auskalo zergatik, txakurrak bai gizona, zeina haren maitasunaren hartzaile bihurtu baita.

Ernegatuta dabil agurea, txakurraren etengabeko zaunkak eta gaiztakeriak direla eta; halako batean, geltokitik urrutira eraman eta abandonatu egin du, baina txakurra itzuli egin da, pozik, buztanari eraginez. gizonaren haserreari jaramonik egin gabe. Agureak ez daki zer egin txakurra begien bistatik kentzeko, eta behin eta berriro abandonatzen du, geroz eta urrutiago, baina txakurra itzuli egiten da, beti. Egun batean, ordea, txakurra ez da itzuli, eta orduan ohartu da agurea ezin dela hura gabe bizi.

Ironiaz eta barrez betetako istorioa dugu Mr. Train, maitasun eta gorroto-harreman surrealista batean oinarritua. Lehia horretan, samurtasuna eta umorea darie, txandaka, begiratuei eta egoera ezin bitxiagoei. Bakardadeaz ari den fabula poetiko bat da.

Tonino Guerra poeta eta gidoilari italiarraren Il cane blu ipuinean dago oinarrituta Mr. Train. Panpina-antzerkia eta animazio-zinema uztartzen dituen hitzik gabeko ikuskizuna da, antzerkiaren eta zinemaren arteko hibdrido bat. Familia osoarentzako egoki

FITXA TEKNIKOA

  • Zuzendaria: Josep Piris¿
  • Antzezleak - Kiko Lozano, Magda Mañé, Lu Pulici
  • Egileak: Josep Piris eta Lu Pulici
  • Eszenografia diseinua - Josep Piris
  • Eszenografoak - Lu Pulici, Luca Fucili, Josep Piris
  • Kamera - Bernardo Brizi
  • Argazkiak eta muntaia - Lu Pulici
  • Soinu diseinua - Lu Pulici

 

Trukitrek

Laburrean

Euskadi, auzolana