"Block"

  • "Block"
  • "Block"

Dantza garaikideko pieza bat sortzeko helburua duen proiektua da Block. Bertan musikak eta dantzak bat egiten dute. Binakako lana da eta bertan inprobisazioen bitartez hizkuntza koreografiko bat bilatzen da.

Amaia Elizaranek garatutako sorkuntza lan ildoarekin jarraituz, Raw (2016) eta Pool (2017) adibide hartuta, inprobisazioa sorkuntza metodo bezala erabiliz, gorputza mugitzeko erak ikertzen eta jorratzen dira Blocken ere.

Ideia eta sinopsia

Dantza garaikidea komunikazio hizkuntza bezala hartuta, proiektuak abiapuntu espezifiko bat du: gorputza.

Bi emakumek osatzen dute Block. Bi emakume hauek gorputzaren bitartez dute erlazioa, kontrako indarrak eta blokeoak sortuz. Guzti hori, erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzeko helburuarekin.

Blokeatu, oztopatu, eragotzi, ibilgetu, bakartu...
Pertsona batek bere bizitzarekin aurrera egitea oztopatzen du blokeo batek eta horrek hainbat eratan eragina izan dezake.
Gizakiok, batzuetan, nahi duguna adierazteko zailtasunak izaten ditugu, baita gauzei zentzua aurkitzeko zailtasunak ere. 

Fitxa

  • Modalitatea: Dantza garaikidea
  • Konpainia: Amaia Elizaran
  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Musika: Lander Zalakain
  • Ekoizpena: Jokin Elizaran
  • Dantzariak: Leire Otamendi, Amaia Elizaran
  • Kanpoko ikuspegia: Marti Güell
  • Laguntzaileak: Dantzagunea, Egia K.E.
Karrikan

Laburrean

  • Egileak Amaia Elizaran
  • KonpainiaAmaia Elizaran
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana