"Moliendo café"

  • "Moliendo café"

Pieza hau 1990ean sortu zuten Bego Kregok, Ines Uriartek eta Cristina Quijerak, Con buen pie konpainiaren sortzaileek (Euskadin sortutako dantza garaikideko lehenengo konpainietako bat). Madrilgo Koreografia Lehiaketan aurkeztu zuten, arrakasta handiz, eta geroago eskaini dute Euskadiko zenbait agertokitan; konpainiaren piezarik adierazgarrienetako bat bilakatu da.

27 urte geroago, Krego-Martin Danza konpainiak berreskuratu du pieza, freskotasuna eta dibertimendua ekartzeko gaur egungo dantzaren egoerari, eta kalera eramateko, hura baita haientzako agertokirik egokiena, eskaintzen duen publikoarekiko zuzeneko lotura irekiari esker. María Martin, Natalia García eta Pilar Andrés dantzariek berrinterpretatuko dute pieza hau, euren pertsonalitate eta koreografia-hizkerekin, umorearen ikuspegitik eta musika-konposizio unibertsal honen bertsioez eta irratiko iragarki laburrez osatutako soinu-bandarekin.

Fitxa artistikoa

  • Koreografia: Bego Krego eta dantzariak
  • Dantzariak: Pilar Andrés, Natalia García, Maria Martín
  • Kanpoko begia: Txubio Fernández de Jaúregui
  • Musika: Marc Cano
  • Iragarki laburrak: Miguel Ortiz

Harremanetarako

Krego-Martin Danza
Begoña Crego Mosteiro
(+34) 686 13 52 48
info@krego-martin.com
www.krego-martin.com


Laburrean

Euskadi, auzolana