"Julietas (Romeo Circo)"

  • "Julietas (Romeo Circo)"
  • "Julietas (Romeo Circo)"
  • "Julietas (Romeo Circo)"

Romeo eta Julieta bi kapela dira, eta “aurkezleak” airera botako ditu. Pertsonaiak kapelak dira, ez antzezleak. Kapela bat berdea da, bestea gorria. Romeo eta Julieta. Aldaketaren eta dramaren kontzeptuak abiapuntu hartuta, ikuskizun honetan kapela batzuk Shakespearen istorio unibertsala kontatuz joango dira, noren buruan pausatzen diren arabera.

Montesco eta Capuleto koruak tirabiran dabiltzate antzina-antzinatik. Haiek dira amodiozko istorio hau eragozten dutenek. Korua kontzientzia da, legea irudikatzen du. Honen aurrean, Romeo eta Julieta, gizabanakoaren nortasuna dira, transgresioa.

Gorputz-antzerkia, fisikoa eta keinu antzerkia. Zirkuren hizkuntzarekin kontatutako klasiko bat. Komediatik dramara mugitzen den ibilbidea. Gaztarotik heldutasunerako bidaia.

Guzti honen azpian, amodioaren hauskortasuna, pasioa, bizitza bera, trapezio batetik zintzilikaturik.

FITXA TEKNIKOA:
  • Zuzendaritza: Markeliñe
  • Koordinazioa: Joserra Martínez
  • Antzezleak: Maitane Azpiroz; Itziar Fragua / Sandra F. Agirre; Javier García "Mimo"; Garazi Pascual; Begoña Peñaranda.
  • Musika: Jim Pinchen
  • Ahotsa: Sandra F. Agirre
  • Argiztapen diseinua: Paco Trujillo
  • Jantziak: Marieta soul espacio creativo
  • Koreografiak: Mar García
  • Argazkiak: Gerardo Sanz
  • Produkzioa: Markeliñe
  • Produkzio exekutiboa: Iñaki Egiluz
  • Kudeaketa: Jon Kepa Zumalde
  • Promozioa: Gloria Hernández
  • Kartelak eta diseinua: Strike comunicación

Markeliñe

Laburrean

Euskadi, auzolana