"Olivia"

  • "Olivia"

Olivia-k antiheroiei buruz hitzegiten du, izaki nahigabetu eta gris samarrak, beraien ametsak egi bihurtzea lortuko ez ote duten beldur diren persona hoiei buruz; emakume eta gizon bakartiei buruz, beraien esistentziaren inguruan etengabe galdezka ari diren hoiek, eta xede gisa konpainia egingo dien norbait aurkitzea dutenak.

Beraien bizitzaren laberintoan galduta, antsietatez beterik eta beti kili-kolo, sufritzen diharduten pertsonei buruz mintzo da, zer esan bilatzen dutenak, zer partekatu eta norekin, arraro somatzen duten mundu batean.

Baina amestutako horrekin topo egitean, itzalak desagertu eta argia besterik ez da gelditzen, eta antiheroiek begietan distira berri bat daukate, horri buruz ere hitzegiten digu Oliviak.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Alex Gerediaga/ Na Gomes /Unai Garate
  • Zuzendaritza: Alex Gerediaga/ Arrate Etxeberria
  • Antzezleak: Maria Urcelay, Leire Ucha, Na Gomes, Pako Revueltas.
  • Eszenografia diseinua: Azegiñe Urigoitia
  • Jantzi diseinua: Azegiñe Urigoitia
  • Argi diseinua: Oier Ituarte
  • Koreografia: Arrate Etxeberria
  • Musika: Enrico Barbaro
  • Ekoizpena: Paula Bañuelos
  • Banaketa: Khea Ziater
  • Zuzendaritza teknikoa: Oier Ituarte
  • Errealizazio eszenografia: Azegiñe Urigoitia
  • Jantzitegia egitea: Azegiñe Urigoitia
  • Argi eta soinu teknikaria: Oier Ituarte/Javi Andraka
Khea Ziater

Laburrean

  • Egileak Alex Gerediaga/ Na Gomes /Unai Garate
  • KonpainiaKhea Ziater
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana