"Prozak"

  • "Prozak"

Mendebaldean gehien kontsumitzen den antidepresiboa oman da PROZAK, pilula magikoa. Baina guk ez dugu pilula magikoetan sinesten, eta antidepresibo eraginkor eta osasuntsu bat dakarkizuegu: barrea eta emozioa, gure PROZAK propioa, zirkua, klowna eta antzerkia uztartuz, ikusle guztientzako ikuskizun berria, formatu anitzekoa.

Ez dakigu non dauden: etxean, zoroetxean, anbulatorioko itxarongelan, aireportuko igarobidean, espazio hutsean... Berdin dio! 5 xelebre, bakoitza bere xelebrekeriekin, baina elkarrekin egotera ohituak. Besterik ez dutela susmatzen dugu, baina hemen inor ez da baztertua, edo gutxietsia; aitzitik, bakoitzaren zoramena taldearen laguntzaz anplifikatu egingo da, eta bide harrigarriak hartuko ditu.

Bazterketaren eta estigmatizazioaren kontrako begirada samurra eta komikoa, ikuslea bere burua ere berezi, ezberdin, apart, zoro sentitzera eraman nahi duena.

Fitxa

  • Egilea: Malas Compañías zirko taldea
  • Aktoreak: Maite Guevara, Javier Garcia "Mimo", Mikel Pikaza, Ariñe Azkue, Koldo Arakistain
  • Zuzendaria: Maite Guevara
  • Zuzendari laguntzailea: Anduriña Zurutuza
  • Jantzien diseinua: Mónica Ausín
  • Eszenografiaren diseinua: Mónica Ausin
  • Argiztapena: Arnaitz Anglade
  • Irudia eta diseinuak: Aritz Garcia
  • Iraupena: 55 minutu

Harremanetarako

Mala Compañías zirko taldea
Mikel Pikaza
(+34) 638 888 410
ukelelejauna@gmail.com 
www.malaskompanias.com

Malas Compañías zirko taldea

Laburrean

Euskadi, auzolana