"Zenbait unetan hitzak soberan daude, zenbait gertaerek hitzik gabe uzten gaituzte,eta, beste zenbaitetan ez dago zer esanik...".
Mutu, hiru komunikazio espazio eszenaratzeko saiakera da, non isiltasunak hitzaren esanahi osoa hartzen duen, non emozioen hartu-emanak keinu txikienen bitartez eta, batez ere, begiradaren bidez, gorpuzten diren.
Hiru pertsonaren hiru bizikidetza atal, non erlazioa eraldatzen doan, eta ez desiratutako norabidean. Pertsonen arteko ulermenaren dekadentzia, giza erlazio zuzenen gainbeheraren islada da.
Fitxa artistikoa