"Yellow Place"

  • "Yellow Place"

Kolorea izan da bi ezezagunek topo egiten duten eta berehala beren harremanaren intentsitaterik handieneko unera iristen diren Yellow Place hori garatzeko abiapuntua. Dramaturgikoki, hiru zati ditu obrak, baterako hazkuntzaren hiru etapa balira bezala. Lehenengoa bi maitaleen topaketa da, bidaiak sorrarazitako emozioa. Ondoren, harremana bilakatu eta mendekotasuna nagusi den leku neurotiko baterantz abiatzen da, non batak bestearen ordez ere maitatzen duen, eta besteak bere burua baino maitatzen ez duen. Azken zatian –agurraren aurreko binako pausoan–, dena da edertasuna.

Elkar uzteko prest (eurek jakin gabe), substantziarik preziatuena destilatzen duen alkimistak bezala sublimatzen dute elkarren arteko maitasuna. Lehen gatazka erreala, beraz, egonkortasunaren eta harmoniaren ametsaren atzetik doazela gertatzen da. Bata bere buruaz kezkatzen da, eta besteak, berriz, indar bikoitza eskuratzen du, gai baita bere barruan bere esentzia eta bestearena elkartzeko eta inoiz ez dagoenaren izaera errealarekin amesteko.

Ikusleari bere erantzuna pentsatzeko aukera ematen zaio honako galdera hau planteatu ondoren: elkarrekin zahartzea erreala ala fikzioa da? Dantza gure nortasuna aztertzeko tresna gisa erabiltzen da. Aurre egin behar diegun egoeren arabera aldatzen garen heinean gure gogo-aldartea nola nahasten den agerian uzteko tresna gisa. Erraz helaraz daiteke gorputzera, eta, beraz, adierazpena hizkuntza garbi, sinple eta arazorik gabeko bihurtzen da.

FITXA TEKNIKOA

  • Ideia eta koreografia: Mattia Russo, Antonio de Rosa
  • Dramaturgia: Paco Bezerra
  • Antzezleak: Mattia Russo, Antonio de Rosa
  • Jantziak: David Delfín
  • Argiztapena: Diego Tortelli
  • Laguntzailea: Giuseppe Dagostino
  • Bideoa / Argazkiak: Alejandro Garrido
  • Iraupena: 15 minutu
  • Publiko mota: Adin guztiak

Kor'sia

Laburrean

Euskadi, auzolana