"Demak"

  • "Demak"

2014an Ibaik Dekot sortu zuen, Ane, Ibon eta Janirerekin batera. Kontzertuak emateari utzi gabe, euren lehen EPa grabatu zuten Magix Box estudioan, 2016an. Urte berean, Gaztea maketa lehiaketa eta Ebroemergentes irabazi eta Bilbao Hiria lehiakeren bigarren fasera igaro ziren. Udan, Foals eta Courtney Barnettekin aritu ziren Bilbao BBK Liven, baita Ebrovision jaialdian ere.

2016aren amaieran, Anek eta Janirek taldea utzi zuten. Hala ere, entsegu eta "casting"-en artean, Ibaik abesti berriak konposatu zituen, taldearen laguntzaz lokalean hobetu eta taldeari egitura berria eman zioten Jon Corres bateratuz. 2018ko martxoan, gogotsu, Haritz Harreguyrekin lehen lana argitaratu dute: Demak.

Talde honek ez dauka ideiarik marketinari eta modari buruz. Ez dira enteratu musika alternatiboan sinteen garaia dela. Ez dira kontziente talde mistoak gero eta erakargarriagoak direla. Eurak ere misto ziren, jada ez. Eurek ere bazuten sintea, jada ez. Gainera, hizkuntzaren joeraz galdetzen badiezu, ez dute jakingo ingelesa dela gehien erabiltzen dena. Orain diskoa euskaraz argitaratu dute. Ba, hori da Dekot, non sartu diren ez dakiten hiru tiporen bizilekua. Nahi duten musika egiten dute. Horixe erakusten du Demak diskoak.

Ibai, Iban eta Jon

instagram.com/dekottaldea
twitter.com/dekot_taldea
facebook.com/dekottaldea

Abestiak

Amildegietan
Etiketak
Antartida
Etxea
Aldentze agindua
Entzulea
Gonbidatua
Egonezin undergrounda
Arreba
Talako neska

Promomusika

Laburrean

  • Egileak Dekot
  • DiskoetxeaAutoekoizpena
  • FormatuaCD / MP3
  • HizkuntzaEuskara
  • Argitalpen-urtea2018
  • LizentziaCopyright
Euskadi, auzolana