"Hitz kolpez"

  • "Hitz kolpez"

Hitz-kolpez proiektuaren helburua da gazteen arteko harremanetan indarkeria prebenitzeari buruzko gogoeta sustatzea, gazteen erlazionatzeko moduan egunero ikusten diren ideia eta jarrera sexistak identifikatzearen bidez.

Gazteak tartean sartu nahi dira, eta proposamena haien berezko espazioetara egokitu da horretarako, proposatu diren egoerak argi identifika ditzaten.

Indarkeria sexistaren prebentzioan genero ikuspegitik esku hartzeko beharra hartu da oinarritzat, harremanen zimendu izan behar duten balioak garatzea helburu hartuta: emakumeen eta gizonen berdintasuna, norberaren autonomia, norberaren ekintzen gaineko erantzukizuna, pertsonekiko errespetua eta, batez ere, gero eta askotarikoagoa den errealitatea osatzen duten desberdintasunekiko errespetua. Eta, hori guztia, arazoei eta gatazkei indarkeriarik gabeko ikuspegitik aurre egiteko gaitasunak garatzean funtsatuta.

Jarduteko etapa berri honetan, helburua da azaltzen diren askotariko egoerak hurbiltzea programaren xede diren pertsonen ingurunerik gertukoenera eta identifikatzeko errazenera. Beraz, jarduketak egiteko espaziorik egokiena gazteen ohiko prestakuntza gela da, beren egunerokotasunaren zati den espazioa, kontzeptuak ahalik eta gertuen eta errealen sentitu ditzaten.

FITXA TEKNIKOA:

  • Zuzendaria: Mikel Gómez de Segura
  • Gidoia: Josean de Miguel
  • Zuzendaritza laguntzailea: Gaizka Ugarte
  • Antzezleak: Alejandro Rodiriguez, Unai Arratibel, Marta Arteche, Amaia Gutierrez, Unai Losada, Irati Aguirre, Haizea Berrueta
  • Iraupena: 25 minutu
  • Publiko mota: Haurrak

 

Traspasos Kultur

Laburrean

  • Egileak Traspasos Kultur
  • KonpainiaTraspasos Kultur
  • HizkuntzaEuskara eta gaztelaniazko bertsioa
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana