"Polvo serán... mas polvo enamorado"

  • "Polvo serán... mas polvo enamorado"

Hilobi irekiko eta hilarri itxiko hilerri batean, mausoleoz eta aingeruz inguraturik, bi ehorzle lanean ari dira. Nekatuta, bata gitarra jotzen ari da, eta bestea oihuka dago, airera. Dama batek erantzun du, agertu berriko dama sufritzaile batek. Erreala al da? Damaren, bihuelaren eta ehorzlearen arteko elkarrizketak badarrai, Quevedo handiaren hitz ederrenak ahoskatuta, haren gai faboritoenetako bati buruz: Heriotza.

Hogei urtetik gora, 1996tik, daramatza La Nave Teatro konpainiak antzerti-ikuskizunak egiten Nafarroan zein Nafarroatik kanpo. Marta Juanizek eta Miguel Munárrizek osatua, Polvo serán... mas polvo enamorado antzezlana proposatzen dute 2018ko Erriberriko Antzerki Jaialdirako.

Fitxa artistikoa

  • Egileak: Miguel Munárriz, Francisco de Quevedo
  • Aktoreak: Miguel Munárriz, Marta Juániz, Jesús Trincado
  • Dramatizazioa: Miguel Munárriz
  • Jantziak: Ma Eugenia Molina
  • Eszenografiaren eraikuntza: J. Joaquín Juániz
  • Argiztapena: La Nave Teatro - Miguel Juániz
  • Ekoizpena: La Nave Teatro
  • Iraupena: 20 minutu

Laburrean

  • Egileak Miguel Munárriz, Francisco de Quevedo
  • KonpainiaLa Nave Teatro
  • HizkuntzaGaztelania
  • Estreinaldi-urtea2018
Euskadi, auzolana