"The Big Game 5.0"

  • "The Big Game 5.0"
  • "The Big Game 5.0"
  • "The Big Game 5.0"
  • "The Big Game 5.0"

The Big Game 5.0 (5 antzezleentzako bertsio egokitua) proiektu artistiko eta pegagogiko-komunitarioaren garapena da, The Big Game originala. Jatorrizko proiektuak 28 partaide gonbidatzen ditu konpainiarekin dantzatzera, eszena xake taula bihurtzeko eta Londresen jokaturiko partida bati bizia emateko La Inmortal (1851), bere edertasunagatik ezaguna dena, xake bizidun koreografiko bat sortuz.

Gaur egungo egoera sanitarioa eta talde handiekin lan egitea ezinezkoa denez, eszenan bertako partaiderik ez duen bertsio bat sortu dugu, 5 dantzarik interpretatzen dutena.

Bertsio hau, jatorrizko materialetan oinarritzen da, eta, aldi berean, Jokerren papera egiten duen elementu berri bat sartzen du: xakearen izpirituak, bere gorputza, taularen ehunduraren azpian ezkutatzen du, eta, azkenean, taulan sartzen da, joko bera bihurtzeko, bere piezek eraso eta xurgatzen duten partidaren errege galtzailea. Antzezleek rol edo pieza ezberdinen artean bidaiatzera jolasten dute: erregina bat, alfil bat, zaldi bat, peoi bat, kontrako bi bando, azken masa batean nahasten amaitzeko, posizio, nortasun edo ideologiatik at, azkenean denok gauza bera garela erakusten diguna, gorputzak.

 

Fitxa artistikoa

  • Egilea eta zuzendaritza: Olatz de Andrés
  • Zuzendari laguntzailea: Robert Jackson
  • Koreografia: Olatz de Andrés
  • Antzezleak: Pilar Andrés, Aiala Etxegarai, Natalia G. Muro, Isabel Álvarez eta Iñigo Rementeria
  • Argiztapena: Octavio Más
  • Soinuztapena: Marc Cano
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Ekoizpena: Vanesa Fuentes
  • Bideoa: Beñat Fontaneda
  • Argazkia: Gorka Bravo
  • Banaketa: Lokke
  • Iraupena: 50
  • Formatua: 10/10/5

Laburrean

Euskadi, auzolana